XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Tangorrezeptorea. Hal.: Uki-hartzailea.

Presio-aldaketa oso txikiekiko sentikorra den hartzailea.

e / f / i Tardigrada. Hal.: Tardigradoak.

1. Ur-hartzak esaten zaien animalia ñimiñoen filuma.

Ezaugarri batzuek artropodoetara hurbiltzen dituzte, eta beste batzuek, onikoforoetara.

2. Edentata-ren baitako infraordena, zuhaitz-nagiak bere baitan hartzen dituena. e / f / i .

Tardigrada. Animalia zelomatuak, ez-segmentatuak eta aldebiko simetriadunak.

Gorputz luzanga, bizkarraldean konbexua eta gorputzetik gutxi-asko banandutako burua dute.

Gakotan amaitzen diren giltzarterik gabeko lau hanka-parez eta epidermiak jariatutako kutikula bigun batez hornituta daude.

Ez dute ez zirkulazio- ez eta arnas aparatu desberdindurik.

Muskuluak zuntz lisozkoak dira.

Ingurune eranitzetan aurki daitezke, gutxi batzuk itsasoan, beste batzuk ur gezetan, eta gehienak lehorreko inguru hezetan hala nola, goroldio eta likenetan.

Higidura geldo eta astunekoak dira.

Ezaugarri hau dela eta, ur-hartz deitu izan zaie maiz.

Hirurehun bat espezie dira ezagunak, guztiak tamainaz milimetro batetik beherakoak.

Bi taldetan sailkatzen dira: Ekiniszioak, batetik, eta Eutardigrado edo Makrobiotak, bestetik.

Ekiniszioak, kirru-formako buru-apendizeak, ernal-zulo bat, uzkia eta, maiz, plakaz eratutako bizkar-oskol bat edukitzeagatik bereizten dira.

Eutardigradoak, berriz, buru-apendizerik gabekoak dira eta kloaka-zulo bat dute.

Nerbio-sistema, metamerizatua eta artropodoen erakoa da.

Garun gainean zelula bakarraz eratutako begi-orban txikiak egon daitezke.

Aho-barrunbe laburraren jarraian aurkitzen den hodi-formako faringea edo aho-hodia da liseri-hodiaren bereizgarririk nagusiena.

Organo honek, aldamenetan, pare bat estilete zulatzaile eta funtzio ez-jakineko guruin-pare bat dauzka.

Sexuak bananduta daude eta kasu askotan ez da arrik ezagutzen.

oskola / giltzadura / begi-orbana / garuna / aho-erraboila / obulutegia. Ird. Tardigradoak: heterotardigradoa eta eutardigradoa.